Salgai astunen errepideko garraio nazionala eta nazioartekoa, biltegiratzea eta banaketa Lasarten

Salgaien garraioa

 

Adituak gara salgaien errepideko garraio nazionalean eta nazioartekoan.

 
40 urte baino gehiago daramatzagu gure bezeroen entregak zaintzen. 
Karga astunen garraioa taldekatze bidez edo kamioi osoaren bidez Europan zehar, eta 24/36 ordutan entregatzen ditugu ibilbide nazionaletan. Entrega osoak eta entrega zatikatuak just in time 
Karga astunak garraiatzen ditugu taldekatze bidez edo kamioi osoaren bidez

Garraio nazionala

Zama astunak garraiatzen ditugu taldekatze bidez edo kamioi osoaren bidez. Gure flotak aukera ematen digu kamioi txikiarekin entregatzeko, arrapala jasotzailedun kamioiarekin entregatzeko, besodun kamioiarekin entregatzeko… Zure beharretara egokitzen gara.

 

Entrega osoak eta entrega zatikatuak egiten ditugu, gutxienez bost metroko luzeraz

Nazioarteko garraioa

Zure salgaia Europan zehar mugitzen dugu. Entrega osoak eta entrega zatikatuak egiten ditugu, gutxienez bost metro luzeraz.

Errepideko garraioko enpresa gara, eta ibilbide luzea dugu karga astunetan: gurekin zure salgaia beti egongo da seguru. Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, entregaren azkartasuna, garraioaren kalitatea eta tratu pertsonal bikaina bereizgarri dituen zerbitzua. Salgaien bide luzeko garraioa egiten dugu trailer bidez eta hiru ardatzeko kamioi bidez, baita salgaien ibilbide laburreko garraioa ere.
 
Zure salgaia 24/36 ordutan entregatzen dugu, ibilbide nazionaletan, edo, nahiago baduzu, zure produkziora egokitzen gara, just in time garraio batekin: data edo ordutegi tarte jakin batean entregatzen dugu. 
2.000 kilorainoko salgai paletizatuak eta 12 metrorainoko fardel luzeak deskargatzeko ahalmena. Alboko edo atzeko zamalanak

1.200 m2-ko biltegia dugunez, garraioko eta logistikako zerbitzu konbinatua eskain diezazukegu, segurtasun handiena bermatuta.


Biltegia
Salgai eta karga astunen banaketa. Gure biltegian kargak kudeatzen ditugu

Behar izanez gero, kargak jasotzeko garraioaz, helmugako entregaz eta manipulazioaz ere arduratu gaitezke.


Banaketa
Neurrirako garraio-soluzioak eskaintzen ditugu. Jarri harremanetan gure taldearekin

Neurrirako garraioa eskaintzen dugu edozein sektoretarako, zure salgaien pisuaren eta bolumenaren araberako soluzio indibidualekin.


Esaguzu zer behar duzun

Gure garraio-enpresak 10 kamioi propio ditu (zazpi trailer eta hiru ardatzeko hiru ibilgailu). Gainera, ohiko laguntzaileak ere ditugu, errepideko garraio-zerbitzua osatzeko. Tautlinerra, erditautlinerra eta bobina-eramatekoa ditugu. Alboko, goiko eta atzeko kargarako aukera eskaintzen dugu.