Salgai astunen errepideko garraio nazionala eta nazioartekoa, biltegiratzea eta banaketa Lasarten

1.200 m² salgaiak biltegiratzeko

 

1.200 metro karratuko gure biltegiari esker, salgaiak neurrira biltegiratzeko zerbitzua eskaintzen dizugu, kokapen pribilegiatuan eta segurtasun-berme guztiekin. 

 
2.000 kilo arteko salgai paletizatuak deskargatzeko ahalmena dugu, eta 12 metro arteko fardel luzeak deskargatu ditzakegu. Alboko edo atzeko zamalanak egiten ditugu. Gainera, atzeko arrapala dugu, busti ezin diren salgai edo materialen zamalana egiteko. 
 
Lasarte-Orian dugun karga astunen biltegiak zortzi nasa, arrapala eta Fenwick ditu, 2.000 kiloratarainoko zezenarekin. Gure kokapenari esker, zuzeneko irteera dugu Madril, Bilbo, Bartzelona eta Frantziara: zure salgaia gordetzeko gune estrategikoa.
 
Neurrirako biltegiratzea eskaintzen dugu pisu-muga honekin: 
 
  • Fardel bakoitzeko 1.800 kilorainoko alboko deskarga 
  • Fardel bakoitzeko 3.000 kilorainoko atzeko deskarga
1.200 m² salgaiak biltegiratzeko Lasarte-Orian, 24 orduko zaintzarekin 
Gure salgai-biltegiak 24 orduko zaintza du: biltegiko puntu guztiak etengabe zainduta daude. Zure salgaiaren biltegiratzea eta logistika egiten dugu, banaketa errazteko.  
Behar izanez gero, salgaiak manipulatzen ditugu: zure kamioia jasotzen dugu eta zure salgaia mugitzen edo deskargatzen dugu beste kamioi batean biltegiratzeko edo berriro kargatzeko. Zure beharretara egokitzen gara salgaia errepidez biltzeko, biltegiratzeko eta ondoren garraiatzeko.  

Gurekin zure salgaia beti egongo da seguru, eta behar duzun unean eskuratu ahal izango duzu.

Esaguzu zer behar duzun